TRANSFORMA. Jendea zaintzen dugu

Jendea

zaintzen dugu

Nor gara

Jendea gizarteratu eta laneratzeko enpresa bat gara , irabazi-asmorik gabea Nafar Lansare finantzatuta. Etxez etxeko laguntza zerbitzuetan gaude espezializatuak beren kasa baliatzeko zailtasun edo mendekotasun maila handiagoa edo txikiagoa duten pertsonentzat, Nazio Batuek zahartze aktiborako dituzten gidalerroekin bat. Gure enpresak, gainera, ekonomia sozial eta solidarioaren printzipioak egin ditu bere. Hogeita bat urteko eskarmentua da gure abiapuntua, bai eta gure balioa ere, ibilbide hori egina baitugu arreta-zerbitzuak kudeatzen mendekotasuna duten pertsonentzat, Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren alor zehatzean. Administrazio publikoentzat eta pertsona partikularrentzat egindako lana da gure gaitasunaren eta esperientziaren bermea.

Gure zerbitzuek
laguntzen ahal dizute

Informazioa eta
Aholkularitza

Pertsona edo familia batek laguntza behar duenean mendekotasunezko egoerei aurre egiteko, lehenbizi galduta dabiltza eta zalantzak sortzen zaizkie. Guk Nafarroan eta pertsona haien udalerrian diren baliabide guztien berri ematen diegu, eta nora jo behar duten baliabideak eskatzeko.

Etxez etxeko
laguntza

Iruñeko eta Iruñerriko mendekoak artatzen ditugu, bakoitza bere etxean, eta eguneroko bizitzarako oinarrizko jardueren gaineko autonomia sustatzen dugu haiengan. 

Enpresa ospeduna
eta gomendatua

Etengabeko harremana dugu Iruñeko eta Iruñerriko Udalaren Gizarte Zerbitzuekin, bai eta Nafarroako Gobernuarekin ere. TRANSFORMA irabazi-asmorik gabeko enpresa da…

Etxez etxeko laguntza zerbitzua

Mendekoak beren etxean bertan zaintzen ditugu eta, zerbitzua sendotzeko, 24 orduko telefono bat dugu larrialdietarako.

Etxeko zerbitzua

TRANSFORMAk lasaitasuna eskaintzen die etxeko zereginak konfiantzazko profesionalen eskuetan utzi nahi dituzten pertsonei; horrela, denbora gehiago eta kalitatezkoa izanen dute aisiarako  

Zahartze aktiboa

TRANSFORMAn zahartze aktiboa lantzeko lantegiak eskaintzen ditugu. Haien bidez, eduki eta tresna berriak ikasi eta osasuna mantenduko duzu, bai gorputzez bai buruz, eta trebezia eta interes berriak sortuko dituzu.  

Laguntzarik behar al duzu?

    Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

    ACEPTAR
    Aviso de cookies